MUNDUKO XAKE TXAPELKETAKO FINALA: VISWANATHAN ANAND – BORIS GELFAND.

(2012ko maiatzaren 11tik 30era jokatua, Errusiako Mosku hirian).

 

 

 

            Lehenengo sei partidetan jokalariek segurtasunari eman zioten lehentasuna. Agian, posizio hobeak lortu zituen Gelfandek baina ez ziren nahiko izan garaipena eskuratzeko.

 

Zazpigarrenean ere, Anand beltzekin ziur jokatzen saiatu zen, baina, pasiboegi arituta, Gelfandek bere posizioan sartzea lortu zuen. Ordura arteko oreka apurtuta, hautagaia aurreratu zen markagailuan.

 

            Ananden erreakzioa azkarra izan zen. Zortzigarren partida irabazi zuen, 17 mugimendutan. Txapeldunaren sena atera zuen hor.

 

            Bederatzigarren partida nahiko garrantzitsua izan zen lehian. Posizio hobea lortu zuen Gelfandek, baina, taula argitu ondoren, abantaila txikia erdietsi zuen: Dama, gaztelua eta zaldunaren aurka. Gelfandek asko presionatu zuen garaipenaren bila. Anand, ordea, zehaztasunez defendatu zen. 49 jokaldiren ondoren, berdinketa sinatu zuten.

 

            Hamaikagarren partidan berdinketa egin zuten 25 mugimendutan. Hala ere, Boris Gelfandek denbora arazoak izan zituen.

 

            Azkeneko partidan, Gelfand izan zen soken artean ibili zena. Peoi bat gutxiago, 15 minutu 18 jokaldi egiteko... Baina berdinketan bukatu zuen.

 

            Orduan Kramnik eta Aronian jokalariek beren iritzia eman zuten. Lehia ikusgarria egin zuten haien artean egun gutxi lehenago. Ea aspergarriagoa izan ote zen finala: Argi azaldu zuten lagun arteko lehiak eta Munduko Txapelketako Finalak ez zutela zer ikusirik. Erantzukizun handiagoa zuten finalistek.

 

            Ea onenak ote zeuden galdetuta, elo gehiago duten jokalari hauek ez zuten zalantza izpirik izan: Hautagaien Lehia oso gogorra izan zen eta Gelfandek lege onean irabazi zuen Finala jokatzeko eskubidea. Anandi zegokionez gutxi zegoen errateko, titulua hainbeste aldiz defendatu ondoren.

 

            25 minutuko 4 partidak behar bezala izan ziren: Emozio handikoak, gorabeheratsuak, burutsuak, baina baita ere nerbioek eragindakoak eta horren ondorioz ez hain zehatzak.

 

            Bigarrenean, Anandek irabazi zuen. Laugarrenean, Gelfandek abantaila hartu zuen. Anandek kontrola mantendu, asmamen handiko irtenbidea aurkitu eta berdinketa lotu zuen. Txapelduna zen berriro.

 

            2012-05-31.

 

                Iturria: “www.chessbase.com” webgunea.